XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Onoimena bikañago ta onoimen ori ausi daroan obena are gaiztoago ta astunago izan oi da.

Onela, Jaungoikoa'ganako gorrotoa, siñeskeria, biraoa, oben, astun-astunak dira.

Baita siñaustea, Eukaristia gaizki erabiltea ta donaustea (sakrilejioa) be.

2. Norbait itzaltsuago ta berorren aurrka diran obenak astunago ta errudunago izan doaz.

Onela, norbere buru aurka diran obenak, astunenak dira; gero, guraso, senarr-emazte, anai nagosi... maitasunaren mallaz.

3. Norbaiti dagiogun kaltearen neurrikoa izango da obenaren erru ta gaiztakeria be.

Beraz ondasunak bikañago ta obena txarrago ta astunago.

Onela, arima, bizitz, izen on edo ondasunen kaltezko obenak, era orretantxe astunak izango dira.

Gaizpidea lenen, arimearen kaltezkoa dalako: gero, erailtza, gizonari bizitza, ondasunik ederrena kentzen dautso-ta: urrengo, aragikeria, gaizki esatea ta ostutzea.

b) Obendi edo pekatari aldetik, norbait buruz arrgiago edo obena egikeran oarrmentsuago, ta obenaren errudunago izango da.

Nagosien obena, umeena baño gaiztoago; kistarr diranena, ez diranena baño astunago; jaupari edo abadeena, osterantzekoena baño errudunago; guzti oneik obenaren gaiztakeria jakin eta oarrtzeko, besteak baño zio ta bide geyago daukeelako.

Jaunaren gogoa ezagutu eta ez dagian morroya, gogorr zigorrtua izango da.

Baña jakin ez dauana, neke edo zigorra dagokion zerbait egiñarren be, ez da ain zigorrtua izango. (Luk. XIII-17).

Azkenez, gogotsuago ta obena astunago izan oi da.